Zerbitzuak
AO Eskalada Osasuntsua
AO Eskalada Osasuntsua pertsona orok duen helburu pertsonalak eskuratzen ahalegintzen da, lesio arriskuak gutxitu eta eskalada osasuntsua zein jasangarria sustatuta. Ebidentzia zientifikoan oinarritzen den zerbitzua da eta ulertze prozesuari garrantzia ematen dio, egiten dena zergatik egiten den ulertzeko. Izan ere, modu osasuntsuan zentzuz entrenatzen irakatsiz.
Jarraipenik gabeko entrenamendua
Egoera fisikoa hobeto ezagutu, entrenatzeko lehentasunak identifikatu eta helburura egokitutako plangintza egituratu bat izan nahi duten eskalatzaileei zuzendua
Zer eskaintzen da
- Elkarrizketa
- Balorazio fisiko presentziala
- Emaitza txostena
- 12 asteko entrenamendu plana
- Asesoramendua
Entrenamendu jarraitua eta ikuskatua
Norberaren helburura eta egoera fisikora egokitutako plangintzarekin, errendimendua edo osasuna hobetu nahi duten eskalatzaileei zuzendua. App baten bidez, entrenamenduaren jarraipena egin, bilakaera aztertu eta progresioan laguntzeko aukera eskaintzen da
Zer eskaintzen da
- Elkarrizketa
- Balorazio fisiko presentziala
- Entrenamendu plana App bitartez
- Asteroko jarraipena
- Ariketen bideo artxiboa
- Programazio bistaratzea
- Hobekuntza balorazioak
- Eguneroko chat-a
Balorazio Fisiko
presentziala
Helburuaren araberako balorazio fisikoaren bidez norberaren indargune eta ahulgune fisikoak ezagutzea, errendimendua edo osasuna hobetzea nahi duen orori zuzendua
Zer eskaintzen da
- Elkarrizketa
- Indarraren balorazioa
- Besaurreko neke fisiologikoaren balorazioa
- Balorazio funtzionala
- Emaitza txostena
- Ondorioak eta gomendioak
Lan metodologia
Zure helburuak behar bezala lortzen saiatzen naiz. Horretarako, progresio optimoa sustatzen duten tresna berritzaileekin lan egiten dut, lesio-arriskua gutxituz eta garrantzia emanez datuen analisi, esperientzia eta konpromezuari.

EZAGUTZEA
Lehen harremana: zuri buruz jakin behar dut, nor zaren, eskalatzen eta entrenatzen daramazun denbora, zer baliabide dituzun, zer bilatzen duzun, lesiorik izan duzun, zenbat denboa eskaini nahi diozun eskaladari... Zuk erabaki nola trukatu nahi dituzun hasierako hitz hauek; aurrez-aurre, bideo deiaz, telefonoz...

BALORAZIOA
Zure errendimenduaren faktore erabakigarrienak neurtuko ditugu lortu nahi dituzun helburuen arabera. Test fisikoak egingo dituzu, eta uste baino hobeto ezagutuko zara. Horretarako, urrats erraz batzuk jarraitu beharko dituzu, zuretzat egokiena den plana diseinatzeko informazio baliagarria emango didatenak.

DISEINUA
Zure helburuak gailurrera eramateko estrategiari emango diogu hitza. Bildutako datuekin, lortu nahi diren helburuak lortzeko, zure neurrira egokituko den entrenamendu-plana egingo dut. Zuri hobekien egokitzen zaizun plana, zure ahulguneak hobetu eta zure indarguneak indartuko dituena.

EKITE PROZESUA
Komunikazio erraza izango dugu entrenamenduaren alderdi erabakigarri guztiak zehazteko. Feedback-aren bidez, entrenamendura nola egokitzen zaren jakingo dut, eta zure esanetara egongo naiz edozein zalantza argizteko. Lortutako emaitzak bistaratu eta izandako progresioaz gozatuko dugu.

HOBEKUNTZA
Aurrerapena eraginkorra izan dadin, zenbait urrats egin behar ditugu eta, horretarako zure errendimenduaren parametro batzuk neurtu eta aztertuko ditugu. Elkarrekin lan egingo dugu lortu nahi ditugun helburuak lortzeko.