Zerbitzuak

AO Eskalada Osasuntsua

AO Eskalada Osasuntsua pertsona orok duen helburu pertsonalak eskuratzen ahalegintzen da, lesio arriskuak gutxitu eta eskalada osasuntsu zein ekologikoa sustatuta. Ebidentzia zientifikoan oinarritzen den zerbitzua da AO eskalada osasuntsua, ulertze prozesuari garrantzi handia ematen dio, egiten dena zergatik egiten den ulertzeko. Izan ere, modu osasuntsuan zentzuz entrenatzen irakatsiz.

Entrenamendu autonomoa

Entrenamendu plana modu autonomoan jarraitu nahi duen pertsona orori zuzendua

Zer eskaintzen da

Entrenamendu ikuskatua

Entrenamendu planaren jarraipen eta progresioaren berri izan nahi duen pertsona orori zuzendua

Zer eskaintzen da

Balorazio
fisikoa

Ahulgune zein indarguneak ezagutu nahi dituen pertsona orori zuzendua

Zer eskaintzen da

Lan metodologia

Zure helburuak behar bezala lortzen saiatzen naiz. Horretarako, progresio optimoa sustatzen duten tresna berritzaileekin lan egiten dut, lesio-arriskua minimizatuz eta garrantzia emanez datuen analisi, esperientzia eta konpromesuari.

EZAGUTZEA

Lehen harremana: zuri buruz jakin behar dut, nor zaren, eskalatzen eta entrenatzen daramazun denbora, zer baliabide dituzun, zer bilatzen duzun, lesiorik izan duzun, zenbat denboa eskaini nahi diozun eskaladari... Zuk erabaki nola trukatu nahi dituzun hasierako hitz hauek; aurrez-aurre, bideo deiaz, telefonoz...

BALORAZIOA

Zure errendimenduaren faktore erabakigarrienak neurtuko ditugu lortu nahi dituzun helburuen arabera. Test fisikoak egingo dituzu, eta uste baino hobeto ezagutuko zara. Horretarako, urrats erraz batzuk jarraitu beharko dituzu, zuretzat egokiena den plana diseinatzeko informazio baliagarria emango didatenak.

DISEINUA

Zure helburuak gailurrera eramateko estrategiari emango diogu hitza. Bildutako datuekin, lortu nahi diren helburuak lortzeko, zure neurrira egokituko den entrenamendu-plana egingo dut. Zuri hobekien egokitzen zaizun plana, zure ahulguneak hobetu eta zure indarguneak indartuko dituena.

EKITE PROZESUA

Komunikazio erraza izango dugu entrenamenduaren alderdi erabakigarri guztiak zehazteko. Feedback-aren bidez, entrenamendura nola egokitzen zaren jakingo dut, eta zure esanetara egongo naiz edozein zalantza argizteko. Lortutako emaitzak bistaratu eta izandako progresioaz gozatuko dugu.

HOBEKUNTZA

Aurrerapena eraginkorra izan dadin, zenbait urrats egin behar ditugu eta, horretarako zure errendimenduaren parametro batzuk neurtu eta aztertuko ditugu. Elkarrekin lan egingo dugu lortu nahi ditugun helburuak lortzeko.

Want to join?

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.